Nafarroaren Eguna ospatuko dute igandean Baigorrin

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 25a, 11:00

Urtero bezala, giro polita izanen dute igandean Baigorrin, Nafarroaren Egunaren karietarat.

Basaizea elkarteak antolatuta Nafarroaren Eguna ospatuko dute apirilaren 28an Baigorrin. Beti bezala, aurten ere egitarau zabala izanen dute apirileko hondar igandean.

Igandean, 09:00etan merkatua eginen dute Gaineko Plazan eta askaria ikastolan Kuxkuxturekin; 11:00etan desfilea Behereko Plazatik abiatuta dantzariekin, ziganteekin eta musikariekin; 11:30ean ekitaldia elizako plazan eginen dute eta 12:30ean Bas'Hitza eta irrintzia; 13:00etan larrain dantza eta jauziak dantzatzeko aukera izanen da eta 14:00etan ikastolako bazkaria Plaza Xokon.

Behereko Plazan, 11:30ean Rakatapunk elektrotxaranga hasiko da; 13:30ean Gaitistaneko orkestra; 15:30ean Elektrotxorongo elektrotxaranga eta 17:30ean Tukutuku txaranga.

Haurren txokoan, 10:00etatik 19:00etara puzgarriak, egurrezko jokoak eta aurpegi tindaketa izanen dituzte; 17:00etan Pontx pailazoa eta 18:00etan zirku ikusgarria hasiko dira.

Familien txokoan, 15:00etan bertso saio musikatua eginen dute Amets Arzallus, Xabat Illarregi, Ane Labaka eta Miren Amuriza bertsolariekin eta Eneko Sierra eta Beñat Antxustegi musikariekin. 16:30ean dantza ikusgarria hasiko da; 17:30ean Kiki Bordatxo; 20:00etan Cumbian Berao; 22:30ean Belako eta 00etan Dj Uzkuluz.

 

Kulturaldiko azkenak

Azken urteetan bezala, Nafarroaren Egunaren inguruan Kulturaldia ere antolatu du apirilean Basaizeak. Egun handiaren aitzinetik, apirilaren 27an, larunbatean 20:30ean Biletxean Ai gure juaneteak antzerki musikatua izanen dute eta ondotik, maiatzaren 1ean, Mejillon Tigre olerki errezitaldia Arrosan, 18:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun