Ttipi Txartela

«Kalitatezko gozogintza egiten saiatzen gara»

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 25a, 12:00

15 urteko ibilbidea du Leitzako Ogi berri kafetegiak, eta denetik eskaintzen dute; «gehienbat ogia, opilak eta pastelak. Kalitate oneko produktuak egiten saiatzen gara; kafea, tostadak… opil eta pastelak gurinarekin eginak dira eta ogiak ore amarekin».

Produktu batzuk lantegitik ekarritako orearekin eginak badira ere, «etxeko gozogintza ere daukagu: pantxinetak, hostopilak eta, bere sasoian, errege erroskak. Produktu onak dira, artisauak, eta jendeak asko estimatzen ditu».

Horrez gain, «ilunabarretan pizzak egiten ditugu, hasieratik bukaeraraino eskuz eginak eta eskatu ahala momentuan laberatuak. Etxean beti izan dugu egiteko ohitura eta 2017an hasi ginen saltzen, eta jendeari asko gustatzen zaizkio».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun