Gaurtik biharrerako arratsean ordubete aitzindu beharko da erlojua

Ttipi-Ttapa mar 28 Mendialdea

Gaurtik biharrera udako ordutegia indarrean sartuko da, eta igande goizaldeko ordubietan hirurak izanen dira. Beraz, ordubete aitzindu beharko ditugu erlojuak.

Kantu zaharraren eguna ospatuko dute igandean Senpereko Oxtikenean

Ttipi-Ttapa mar 25 Xareta   Senpere

Martxoaren 29an, Lapurdi 1609 elkartearen ekimenez, kantu zaharraren eguna eginen dute Senpereko Oxtikenean. Ekitaldi horretarako hamar urteren bilduma (1999-2009) aurkeztua izanen da, Oxtikenekoak eta Artxeroak abesbatzaren laguntzarekin.