Kantu zaharraren eguna ospatuko dute igandean Senpereko Oxtikenean

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 25a

Senpereko kantu eguna, duela zenbait urte.

Martxoaren 29an, Lapurdi 1609 elkartearen ekimenez, kantu zaharraren eguna eginen dute Senpereko Oxtikenean. Ekitaldi horretarako hamar urteren bilduma (1999-2009) aurkeztua izanen da, Oxtikenekoak eta Artxeroak abesbatzaren laguntzarekin.

Egitaraua

Igandean 10:30ean, ongi etorriaren ondotik, Jakes Larreren hitzaldia izanen dute EKEren izenean, Lapurdi 1609ren lekukotasuna, joan diren kideei omenaldia eta hamaiketakoa kantuz Jean Noel Bessonart, Martxel Brave eta Jean Pierre Lascano kantariekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun