Senpereko SPUC Kirolak taldeko kayak atala haserre dago herriko etxearekin

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 17a

Kayak sekzioaren eskariarekin bat eginez hainbat herritar elkartu zen Senpereko herriko etxearen aitzinean.

Berriki Senpereko jaun merak hartu erabakiek hautsak harrotu dituzte, bereziki Spuc Kirolak elkartean dagoen kayak sekzioko kide eta arduradunen inguruan. Hala nola, 43 urte hauetan hauek erabiltzen duten lokala enpresa pribatu baten esku emana baitago hamar urterentzat. Honen ondorioz, herriko etxe aitzineko agerraldiak bildu du jende andanaxka polita, hauetan sekzioko kide frango, oposizioko kide batzuk ere, aintzirako auzokoak eta bertze.

43 urteotan erabili duten lokala hamar urterentzat enpresa pribatu baten esku emana dela salatu dute

Sekzioaren bizitza bera kolokan ezarria da, jakinik galduko dutela pedaloen alokatzearekin zuten diru iturria. Herriko etxeak, bere aldetik, ez du kayak sekzioa deuseztatzeko xederik, haatik herriko finantzen egoera larriarengatik, diru sarrera berriak beharrezkoak ditu. Alabaina, aintzirako bi kontzesioek aukera eskaintzen diote. Halere, aterabide bat bilatuko dute Spuc Kayak sekzioarekin elkartuz laster. Hats Berri udal taldeak aintziraren erabilpen hitzarmenari buruzko urratsen eteteko eskaera egin dio Bernard Elhorga auzapezari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun