Eguerdian zintzur bustitzea eginen dute eta ondotik kantu bazkaria izanen da. Bazkarirako txartelak 35 euroko prezioa du eta honako menua izanen dute: arrain salda, behikia bourgignon eran sasoiko purea eta barazki erreekin, argi gasna eta txokolatezko zezta konfitatuekin. Prezioan sartuak dira arnoa eta baita kantu liburuxka ere. Haurren otorduak, berriz, bortz euroko prezioa du.
Erreserbak 06 44 248 858 zenbakira idatziz egin behar dira martxoaren 6a aitzin.