Inauteak 2026

Senpereko ihauteen besta handia otsailaren 21ean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 19a

Larunbat arratsaldean eginen dute Senpereko ihauteetako desfilea, joaldun, zigante eta danborradarekin.

Senpereko zakuzaharrak azken larunbatetan auzoz auzo ibili ondoan, otsailaren 21ean ihauteen bukaera izanen dute Senpereko karrika nagusian, alimaleko programarekin.

Larunbateko egitaraua

Larunbatean 11:00etan zintzur bustitzea pintxoekin; 12:30ean bazkari bikaina 25 eurotan (erreserba beharrezkoa: 06 89 82 06 93); 15:30ean dantzak Zirikolatz taldeak emanik (matahami salmenta); 16:00etan desfilea, joaldunak, zigante eta danborradarekin; 16:30ean Zanpantzarren auzia (gehienetan erretzera kondenatua); 17:30ean mozorro txapelketa; 18:30ean Txaran’gaua: Lapatina, Skaipaie, Dizkobolo eta DJ Momotx. Arratseko talo salmenta Zaldubi Ikastolak antolaturik.

Ekitaldi hutsezina, bizkarra emanez negu beltzari baina udaberriari begira, egun alai eta pozgarria eskainia zaigu. Mozorrotzea hobe. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun