Atxik! Azoka: Senperen ardo eta liburu konprometituen azoka eginen dute bigarren urtez

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 23a

Atxik! Azokan 35 ardogile eta 30 bat liburugile espero dituzte asteburuan Senpereko Inharrian.

40 ardogile eta 25 liburugile espero dituzte martxoaren 28an eta 29an Inharria baserrian eta egitarau zabala izanen dute

Ardo eta liburu konprometituen Atxik! Azoka ospatuko dute martxoaren 28an eta 29an Senpereko Inharria baserrian. 35 ardogile (ardogile, garagardogile, sagardogile, likoregile…) eta 30 liburugile (argitaletxe, idazle, liburu denda…) espero dituzte eta hitzaldiak, haur eta gurasoendako tailerrak, dastaketak eta kontzeertuak ere izanen dituzte.

Egitarau zabala larunbat eta iganderako

Martxoaren 28an

  • 11:00etan, Tortura eta presondegia: estatuaren errepresio tresnak mahaingurua eta leiho irekia Euskal Herriko eta bertze lekuetako preso ohiekin.
  • 16:00etan, Euskara eta biok. Jalgi hadi mundura (Herrima, 2025) liburuaren aurkezpena Andrea Beñña Garcia idazlearekin eta Eneko Gallartzagoitiak animaturik.
  • 18:00etan, Erroen izerdia (Elkar, 2025) liburuaren aurkezpena Jone Bordato idazlearekin eta Matilda Legardinierrek animaturik.
  • 19:00etan kontzertuak Xibalet eta Baga Biga taldeekin.

Martxoaren 29an, igandean

  • 11:00etan Ura Ipar Euskal Herrian menditik itsasora Michel Botellarekin (frantsesez).
  • 13:00etan Biribilka abesbatzaren emanaldia.
  • 15:00etan Sobre pour la révolution liburuaren aurkezpena Mathieu Léonard idazklearekin, frantsesez.
  • 17:00etan, Elur Alberdiren mintzaldia: Garaipenik ederrena: nire borroka estadiotik bizitzara, emakumeen erresilientziearen omenaldia.

info+: www.atxik-azoka.eus

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun