Lanbideen eta uda sasoiko enpleguaren Foroa eginen dute larunbatean Senperen

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 4a

Lanbideen uda sasoiko enpleguaren Foroa, joan den urtean Larrekon. Larunbat honetan eginen dute laugarren edizioa.

Lanbideen eta uda sasoiko enpleguaren Foroa eginen dute laugarren aldiz Senpereko Larreko kultur gunean otsailaren 7an, larunbat goiz guzian, 09:00etatik 12:00etara. Hainbat lanbide ezagutu eta orientazio profesionala aukeratu nahi duten gazteei zuzenduta dago foro hau.

Une pribilegiatua da profesionalak ezagutu eta solasak elkar trukatzeko. Edizio berri honetan, hainbat jarduera sektoretako profesional anitz izanen dira beraien esperientzia partekatzeko prest. Nekazaritza, ingurumena eta natura, ikuskizuna, komunikazioa, eraikuntza, kirola, ondarearen kudeaketa, irakaskuntza, segurtasuna eta bertze hainbat arlotako profesionalak.

Truke- eta elkartze aldi horiek aukera ematen dute lan munduaren lehen ikuspegia izateko, funtsezkoa baita gazteentzat, orientazio ikuspegia osatzeko.

Mundu profesionalari eta haren familiei buruz gehiago jakin nahi duten gazte guztiak dira ongietorriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun