Mutxikoak dantzatuko dituzte Senperen otsailaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 12a

Mutxikoak itzuliko dira iganean Senpereko plazara. Argazkian, Mutikoak dantzatzen 2019ko Berako bestetan.

Ekainera bitarte, hilabeteko hirugarren igandean egiteko asmoa dute (martxoan izan ezik), Senpereko herriko kontseiluak sustaturik

Mutxikoak Senperera itzuliko dira otsailaren 15ean, igandean 11:00etatik 12:30era, Xan Ithourria plazan. Denei irekitako saioa izanen da, urririk. Senpereko herriko kontseiluak sustatu ditu dantza tradizional hauek ezagutzera emateko saioak eta lehena izanen da igandekoa. Ondotik,  apirilaren 19an, maiatzaren 17an eta ekainaren 21ean eginen dituzte, ordutegi eta leku berean. Herriko Etxerako bozak antolatu behar direla eta, martxoan ez da dantza saiorik izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun