‘Kaka’ antzezlana ikusgai izanen dute otsailaren 22an Senperen

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 20a

Mikel Laskurain, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala eta Ainhoa Aierbe dira 'KAKA' antzezlaneko aktoreak.

Korrika Kulturalaren barne, Gazte eta helduei zuzendutako ‘Kaka’ antzezlana ikusgai izanen da otsailaren 22an, igandean 17:00etan hasita, Senpereko Larreko kulturgunean. Sarreraren prezioa 12 eurokoa (osoa) eta 8 eurokoa (murriztua) da. Hamabi urtez beheitikoek doan. Erreserba

Igandean 17:00etan hasiko da emanaldia Larreko kulturgunean

Mikel Laskurain, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala eta Ainhoa Aierbe dira antzezlan honetako aktoreak. KAKA izeneko antzerkia Korrika-AEK kultur sorkuntzarako beka irabazi duen ikusgarria da.

Euskal kulturaren oholtzan, kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Zer irudikatzen du? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea? Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita… Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz ? Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da KAKA.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun