'Txiotxioka' dantza eta musika ikuskizuna izanen dute otsailaren 15ean Senperen

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 13a

Elirale konpainiaren 'Txiotxioka' emanaldiak begietatik mugatuak diren ikusleak ere kontuan hartzen ditu.

Begietatik mugatuak diren ikusleak ere kontuan hartuko ditu igandean 16:30ean Larrekon hasiko den Elirale konpainiaren emanaldiak.

Pantxika Telleriak gidatzen duen Elirale dantza taldearen Txiotxioka lan koreografiko musikatua ikusgai izanen da otsailaren 15ean, igandean 16:30ean hasita, Senpereko Larreko kultur gunean. Hiru urtetik goitikoendako emanaldia da. Eztitxu Carrere eta Jon Vernier Bareigts dira interpreteak, Paxkal Irigoienen musikarekin. Sartzea urririk erreserba eginez gero.

Eztitxu Carrere eta Jon Vernier Bareigts dira interpreteak.

Txiotxioka goxoki isiltzeko gomita da, kontenplazioa ideki dadin. Gorputzak kabia ematen dio orduan hizkuntzari, Haiku-en hizkuntza poetikoa garatzen da eta berriz indarra ematen die dantzatua den mugimenduari eta bere musikaltasunari ere. Begietatik mugatuak diren ikuslegoarekiko lan artistiko bat eraman nahi dugu proposamen hau beraiekiko pertzeptiblea bihurtu dadin helburua izanki.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun