ots 26, 17:00 Mendialdea
Joan den astean eratu zen ofizialki Laburki Elkartea, irabazi asmorik gabeko elkarte berri bat, Nafarroan zuzeneko eta hurbileko salmenta indartzeko eta merkaturatze kanal laburren bidez lan egiten duten ekoizleei espazio komun bat eskaintzeko sortu zena. Erakundea lehen sektorearentzat funtsezkoa den une batean sortu da, zeinak ikusgarritasuna, babesa eta lurraldearen egungo erronkei aurre egitea ahalbidetuko duen antolaketa egitura eskatzen baititu.
ots 21 Mendialdea
Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna.
1999an Bangladesheko gobernuak UNESCOri proposatu zionetik ospatzen da Ama Hizkuntzaren Nazioarteko eguna otsailaren 21ean. Ospakizun honen oinarrian bengaleraren aldeko mugimenduari egiten zaion aitortza dago, izan ere, bengalera-hiztunen agerraldi jendetsu batean pakistandar polizia tiroka hasi zen bost lagun hil eta ehunka manifestari zaurituz. 2000. urtean lehen aldiz ospatu zenetik, egun honek hizkuntza aniztasuna gordetzearen garrantzia eta munduko hizkuntza guztiak jendarte osoaren ondare komuntzat hartu eta babesteko deia egiten da urtero otsailaren 21ean.