Tailerrak hiru ordukoak dira, 10:00etatik 13:00etara. Lehenengo tailerraren izenburua Antolatu zure paperak Ogasunarekiko betebeharrak betetzeko da, eta irailaren 30ean emanen da. Bigarrenak online izapideak egiteko ziurtagiri digitalaren erabilera eta fakturen diseinua izanen ditu ardatz, eta urriaren 1ean emanen da. Bi saioek hiruna ordu iraunen dute, 10:00etatik 13:00etara.
Interesdunek izena eman dezakete 619 32 82 64 telefono zenbakira deituta, sakana.admon@cederna.es helbidera idatzita.
Prestakuntza horiek CaixaBanken Aukeren Lurraldea 2025 programaren barnean daude, eta Cederna Garalur Elkartearen laguntza dute eskualdeko ekintzaileei ezagutza eta laguntza hurbiltzeko.
Argibide gehiagorako: #CABKAcciónSocial eta #TierradeOportunidades.