Sei aizkolari ariko dira lehian, tartean Nafarroako ordezkari bakarra izanen den Iker Vicente gaur egungo txapelduna
Igandeko finalean lau kanaerdiko, lau oinbiko eta 60 ontzako beste lau enbor moztu beharko dituzte aizkolariek. Sarrerak igandean, egunean bertan, leihatilan egonen dira salgai 40 eurotan. Txartel-leihatila final hasi baino bi ordu lehenago zabalduko da, goizeko hamarretan, alegia.