Egun horretan, calçota edo Kataluniako tipula klasea dastatzeko aukera izanen da. Beti bezala, Vacarisses herrikoak izanen dira produktuak ekarri eta prestatuko dituztenak (tipulak, saltsak, butifarra...), eta legasarrek azpiegitura paratuko dute: sua, ikatza, mahaiak... Horrez gain, katalan batek berak egiten dituen edari batzuk ekarriko ditu. Hala ere, legasarrek adierazi dutenez, osagai nagusiak «umorea eta sasoia» izanen dira.
Eguraldi eguzkitsua baldin bada, kanpoan bilduko dira, eta bertzela, elkartean eginen dute otordua.