mar 10, 16:00 Malerreka Ituren
Espainiaiko bigarren mailako klub arteko txapelketan eskuz pilotako azken fasea jokatu dute asteburuan Zallan (Bizkaia). Beti Onak taldearekin, banaka aritu da Iturengo Ugaitz Elizalde eta bere garaipenei esker lortu du txapela Atarrabiako klubak.
mar 09, 14:30
Ados pilota elkarteko eskuz binakako pilota txapelketako jardunaldi hirukoitza eta erabakigarria jokatu dute asteburuan, ortziralean Aizarnazabalen, larunbatean Getarian eta igandean Zumarragan. Oraindik gurutzaketak zein izanen diren erabakitzeko heldu den asteburuko jardunaldia falta baldin bada ere, lehen mailako finalerdietan zein lau bikote ariko diren erabakia gelditu da.