Korrika Ttikia Aurtizko plazan hasiko da 16:00etan eta bertan hartuko dute lekukoa 5. eta 6. mailako ikasleek. Ondotik, 3. eta 4. mailako ikasleei emanen diete lekukoa. Handik Latsaga auzora joanen dira eta han lau eta bortz urteko haurrek hartuko dute eta ibilbidea osatzeko Iturengo plaza inguruan hiru urteko haurren txanda izanen da. Parte hartzaileei Korrikako petoa paratzeko eskatu diete.
Bukaeran txokolatea banatuko diete parte hartzaile denei.