Estefi Etxebeste iturendarra aurten ere ariko da Euskal Telebistako 'Harri herri' saioan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 25a

Estefi Etxebeste 'Harri herri' saiorako prest. Argazkia: Ibon Errazu Uria

Euskal Telebistako Harri herri programan parte hartuko du Estefi Etxebeste Iturengo harri altxatzaileak. Bere taldean Eider Garcia, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria daude eta Udane izanen dute talde buru. 100 kiloko errektangularra, 62,5 kiloko kubikoa eta zilindroa eta 50 kiloko bola altxatu beharko ditu taldeak eta, iturendarra 100 kiloko errektangularrarekin ariko da.

Lea Artibaiko Etxebarriko pilotalekuan eginen dituzte grabaketak ortzirale honetan (emakumeak) eta larunbatean (gizonak) sarrera doan izanen duten jaialdietan eta aitzinerago emitituko dituzte

Lea Artibaiko Etxebarriko pilotalekuan eginen dute kanporaketetako grabaketa, otsailaren 27an, ortziralean, (emakumeak) eta 28an, larunbatean, (gizonak). Final handia martxoaren 7an izanen da (saio guziak 19:00etan). Emanaldi guztietarako sarrera doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun