Inauteak 2026

Inauteetako kontuen egunak izanen dituzte larunbatean Iturenen eta igandean Aurtitzen

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 29a

Dantzak, herri kirolak eta umorea uztartuko dituzte aurten ere larunbatean Iturengo kontuen egunean. Argazkia iazkoa da.

Inauteriak azken txanpan sartuak dira Aurtitz, Ituren eta Zubietan. Joaldunen hara-honat entzutetsuenak astelehenean eta asteartean egin zituzten eta asteazkenean kontuen eguna izan dute Zubietan, Aurtitzen eta Iturenen bezala, puxka biltzen ibili ondotik. Larunbatean Iturenen eta igandean Aurtitzen eginen dituzte kontuak.

Egitarau zabala Iturenen larunbaterako

Iturenen urtarrilaren 31n izanen dute Kontuen Eguna, larunbatean, eta ohi bezala, egitarau zabala prestatu dute. Eguerdian dantzak eta herri kirolak izanen dituzte, bazkaria Julio Soto eta Joanes Illarregi bertsolariekin eta musika gauera arte.

 

Aurtitzen zahar bazkaria larunbatean eta kontuak igandean

Aurtitzen zahar afaria eta akordeoilariarekin dantzaldia izanen dute larunbatean. Igandean kontuen eguna izanen dute eta bazkaria, inauteriak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun