Finalerdietan San Cristobal taldeari eta finalean Villamedianari iturendarrak buruz buru irabazitako partidei esker lortu du txapelketa Atarrabiako klubak
Larunbateko finalerdian iturendarrak 2-0 irabazi zion San Cristobal taldeko Ander Perurenari (10-5 eta 10-5). Binaka, aldiz, Beti Onakeko Yanizek eta Garateak 0-2 galdu zuten San Cristobalgo Armaolearen eta Albenizen kontra (9-10 eta 6-10). Honela, Elizaldek lortutako tanto aldeari esker lortu zuten Atarrabiakoek finalera sailkatzea.
Atarrabiako Beti-Onak eta Errioxako Villamediana izan ziren aurrez aurre igandeko finalean eta nafarrak gailendu ziren, orain ere Elizalderen garaipenari esker. Hain zuzen, Iturengo Ugaitz Elizaldek bi jokoak irabazi zizkion Villamedianako Alvaro Garridori (10-3 eta 10-8).
Binakako finalean, aldiz, Villamedianako Aimar Egigurenek eta Rodrigo Marinek 2-1 irabazi zieten Beti Onakeko Aitor Telletxeari eta Iduzki Garateari (10-8, 6-10 eta 5-0).
Erran daiteke, beraz, Elizalderen garaipenek eman diotela bigarren mailako klub arteko txapelketako txapela Atarrabiako Beti Onak taldeari.