Alebinetan Hita igantziarra suertatu da txapeldun, bigarren mailako infantiletan Aioroa iturendarra, lehen mailako infantiletan Iratzoki igantziarra eta jubenil mailan Sagardui goizuetarra
Lehenik, alebinen finalean Arkupe pilota elkarteko bi pilotari izan ziren aurrez aurre eta Ainara Hita igantziarrak 18-11 irabazi zion Eneritz Muñoa lesakarrari.
Bigarren mailako infantiletan, Adoseko Alaitz Aioroa iturendarrak 18-7 irabazi zion Ultzamako Irurei.
Lehen mailako infantilen finalean, Arkupeko Joana Iratzoki igantziarrak 18-16 irabazi zion Ados Pilotako Aiora Baleztena etxarrendarrari.
Kadete mailako finalean ez zen eskualdeko pilotaririk izan. Ardoiko Gomezek 18-6 irabazi zion Oberenako Crespori.
Jubenil mailako finalean, azkenik, Umore Onako Alize Sagardui goizuetarrak 18-2 irabazi zion Adoseko Iraide Iriarte sunbildarrari.