Aurtizko Koianea Ttikian eskuz binakako pilota txapelketa antolatu du Iturengo Udalak

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 26a

Aurtizko Koianea Ttikian jokatuko dute eskuz binakako txapelketa, pilota goxoarekin.

Joan den urtean berritu zuten Aurtizko Koianea Ttikian binakako lehen pilota txapelketa antolatu du Iturengo Udalak, udaberriari begira. Joan dela urte batzuk txapelketak antolatzen ziren bertan eta arrakasta ederra izaten zuten. Binaka izanen da txapelketa, pilota goxoarekin. Martxoaren 10era bitarte ematen ahalko da izena. Hamabortz urtetik goitiko edozein apunta daiteke. Bikote bakoitzak hogei euro ordaindu beharko ditu.

Pilota goxoarekin jokatuko dute txapelketaren lehen edizioa udaberrian eta izena eman daiteke martxoaren 10era bitarte

Izena ematen duen bikote kopuruaren arabera, orduan erabakiko da zer sistemarekin jokatuko den txapelketa. Apuntatzeko 685 63 31 95 eta 689 45 45 01 zenbakietan eman daiteke izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun