Sarreren zati bat Korrikara
Finalerako sarrerak haurrentzat doan izan dira, eta helduenek 15 euro balioko dute. Dagoeneko eros daitezke sarrerak Ados Pilotaren adospilota.eus webgunean. Finaleko sarreretatik lortutako diruaren zati bat Korrikara bideratuko du Ados Pilotak: «Finalerako sarrera erostea final handi batez gozatzea baino gehiago da: aldi berean, emakume pilotarien eta euskararen alde egitea da», adierazi dute.
Beraz, Azpeitian jokatuko dituzten finaletan «pilotak eta euskarak bat egingo dute», Ados Pilotako Eneritz Arrietak adierazi duenez. «Pilota eta euskara, biak, dira gure herriaren parte, gure identitatearen parte. Pilota gara, euskara gara».