Martxoak 8

Iturengo emakumeen mahai ingurua eginen dute martxoaren 6an

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 3a

Martxoaren 8ko elkarretaratzea Iturengo plazan, 2021ean. Aurten emakumeen mahai ingurua ere antolatu du Iturengo Udalak.

Emakumearen nazioarteko egunaren harira, herriko emakumeen mahai ingurua antolatu du Iturengo Udalak martxoaren 6an, ortziralean 20:00etan, Iturengo herriko etxeko ganbaran. Iturengo Udalak parte hartzera animatu nahi ditu herriko emakumeak eta «etorri elkarrekin hausnartzera, zure ahotsa garrantzitsua da eta».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun