Hiru gela berri sortzea aurreikusi dute, eta eskolako espazio guzietara ailegatzeko irisgarritasuna bermatuko diete ikasleei
api 25, 19:00
Leitzaldeko gurasoek mobilizazioekin segitzen dute eta hurrengo hitzordua larunbaterako egina dute. Argazki erraldoia aterako dute 11:00etan Leitzako plazan. Orain arte egindako eskakizunen aurrean «erantzunik ez» dutela jaso eta «ikusezinak» ote diren salatu nahi dute. Horregatik, argazkia ateratzeko garaian maskara txuriak janzteko eskatu diete herritarrei. Leitzako erraldoi eta buruhaundien konpartsako kideek ere parte hartuko dute argazkian: «ea oraingoan erraldoi eta guzti Iruñetik ikusten gaituzten».