Larunbatekoa egun borobila izan zen
Goizetik aizkora erakustaldia izan zen Labaiengo plazan: alde batetik bi herritar, Dolareko Jesus eta Otxoneko Jacinto, eta bestetik Kañamares aita semeak.
Bazkaria Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi bertsolariek girotu zuten eta, gero, mus txapelketarekin eman zioten bukaera egunari. Txapeldunak Sonia Elizondo eta Joana Estanga izan ziren. Hauek izanen dira herriko ordezkariak Saldiasen, Malerrekako egunean, ospatuko den finalerako. Azpitxapeldunak Ainhoa Andueza eta María Legazkue suertatu ziren.