'Udal azpiegiturak sozializatu' jaialdia eginen du Baztan-Bidasoko GKSk larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 23a, 11:30
Binakako frontenis txapelketako finala jokatuko dute.

Egun osoko egitaraua prestatu du GKSk apirilaren 27an Elizondoko Iriarte frontoian

10:30ean hasiko dute jardunaldia, azken asteetan eskualdean egindako binakako frontenis txapelketako finalarekin. 12:00etan, berriz, 'Kalitatezkoak, doakoak eta unibertsalak diren udal azpiegituren aldeko' aldarrikapena eginen dute. Ondotik aperitiboa izanen dute eta 14:30ean bertso bazkaria Beñat Astiz, Josu Sanjurjo eta Maddi Sarasuarekin. Bazkariko txartelak ortzegunera arte erosten ahalko dira, taldearekin sare sozialetatik solastatuz edo 680 13 13 18 telefonoan, 15 eurotan.

Egitarauak arratsaldean izanen du segida, eta pintxo-potea eginen dute 20:00etan. Eguna borobiltzeko, 21:00etan kontzertuak izanen dituzte: A.M.S, Hago silik eta Ozpinduk taldeak izanen dira oholtzaren gainean, ondotik, Deejaywester eta Kaletekknoko Vulture eta Zigix DJak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun