Manoli Azkarraga

«Behar izan dudan guzietan primeran artatu naute»

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 21a, 10:00

Manoli AZKARRAGA ARBURUA, Urdazubi

Urdazubiko kasuan, kontsultategira joan nahi izanez gero, ez dute telefonoz hitzordurik hartu behar izaten. Manoli Azkarraga Arburua urdazubiarrak kontatu duenez, «lehengo martxan segitzen dugu. Behar dugunean kontsultategira joaten gara, eta lehenbiziko joaten dena lehenbiziko sartuko da, bigarrena bigarren… Eta horrela, txandaren arabera. Larrialdiren bat baldin bada, ohar bat uzten dute atean eta ongi moldatzen gara».

«Kontent eta konforme» sumatu dugu herrian duten osasun zerbitzuarekin: «Urdazubin ez dugu deusen faltarik. Aski arreta ona dugu». Gehiago ere erran du: «Konpleto daude eta aski kontent nago bai medikuarekin, bai erizainarekin». Eta aukera eskerrak emateko probestu nahi izan du: «Batari eta bertzeari eskerrak eman nahi dizkiet, behar izan dudan guzietan, beti primeran artatu bainaute».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun