Udaberri festa ospatuko dute apirilaren 27an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko apirilaren 25a

245 lagun bilduko dira aurten kiroldegian eginen duten bazkarian.

Festa batzordeak egun osoko festa antolatu du apirileko azken larunbaterako. Txistu eta danbolin doinuekin esnatuko dute herria, 09:00etan eginen duten dianarekin. 11:00etan Leitzaldean Pediatra orain eskatzeko argazki erraldoia aterako dute eta ondoren Leitzako erraldoi eta buruhaundien konpartsa aterako da dultzaineroekin. Bazkalaurrea girotzeko, 13:00etan kalejira eginen dute trikitilariekin eta 14:30ean herri bazkaria izanen dute. Iluntzean, segida izanen du festak; Zutik elektrotxarangako kideak kalejiran ibiliko dira 19:00etatik aurrera. Hortik aurrera, bakoitzaren esku egonen da festa noiz arte luzatu erabakitzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun