'Kalean musika' kontzertua emanen dute Berako Isidoro Fagoaga musika eskolako ikasleek asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 22a, 12:00
Musika eskolako hainbat ikasle iazko kontzertuan.

Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek kontzertua emanen dute asteazkenean Beran. 'Kalean musika' izena paratu diote emanaldiari eta Toki Ona institutuko estalpean emanen dute 17:30ean.

Emanaldi berezia izanen da, abesti guztiak taldean joko baitituzte, adinka banatuta. Honako hau izanen da kontzertuko programa

  • Hastapen maila: Pirritx eta Porrotxen Harri kozkor batekin.
  • Musika eta hizkuntzako 1. maila: En la granja de McDonald.
  • Musika eta hizkuntzako 2. maila: R.M. Shermanen A spoonful of sugar.
  • Musika eta hizkuntzako 3. maila: Jan Van der Roosten Brasiliana pieza.
  • Musika eta hizkuntzako 4. mailako A gela: Txantxibiri kanta herrikoia.
  • Musika eta hizkuntzako 4. mailako B gela: Txapeloaz kanta herrikoia.
  • Kulturako 1. maila: Huntza taldearen Zer izan.
  • Kulturako 2. maila: Coldplay taldearen Paradise
  • Helduen taldea: Mikel Urdangarinen Iñurriak.
  • Haurren abesbatza: Gorka Sarriegiren Arratsalde honetan.
  • Helduen abesbatza: Mikel Urdangarinen Ez eidazu eskatu
  • Gazte taldea: Idoia Asurmendiren Hitzetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun