Hezkuntza Departamentuak 608.877,41 euroko aurrekontuarekin lizitatu ditu Arraiozko Eskola haunditzeko lanak, ikastetxearen beharrei erantzuteko helburuarekin. Aurreikusi dutenez, lanak hurrengo hilabeteetan hasi eta 2024/25 ikasturtean eginen dituzte, 11 hilabeteko epean gehienez ere.
Berrikuntza lanetan eskolari atxikitutako eskailerak eta igogailua paratuko dituzte, hiru solairuak lotzeko helburuarekin. Gainera, hiru gela berri sortuko dituzte; bat beheitiko solairuan eta bi lehenbiziko solairuan. Beheitiko solairuan espazioa berrantolatuko dute, gela bat, komunak eta sarrera nagusiarekin. Sabaia, berriz, espazio ireki eta argitsua izanen da, hainbat instalaziorekin.