Taupa mugimenduak «hizkuntza guztiak aitortu eta babesteko» deia egin du Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean

Ttipi-Ttapa ots 21, 11:00 Mendialdea

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna.

1999an Bangladesheko gobernuak UNESCOri proposatu zionetik ospatzen da Ama Hizkuntzaren Nazioarteko eguna otsailaren 21ean. Ospakizun honen oinarrian bengaleraren aldeko mugimenduari egiten zaion aitortza dago, izan ere, bengalera-hiztunen agerraldi jendetsu batean pakistandar polizia tiroka hasi zen bost lagun hil eta ehunka manifestari zaurituz. 2000. urtean lehen aldiz ospatu zenetik, egun honek hizkuntza aniztasuna gordetzearen garrantzia eta munduko hizkuntza guztiak jendarte osoaren ondare komuntzat hartu eta babesteko deia egiten da urtero otsailaren 21ean.

Erregai fosiletatik berriztagarrietara trantsizioa bultzatu nahi duen Stop Fosilak ekimena aurkeztu dute

Ttipi-Ttapa ots 03 Mendialdea

Urtarrilaren 28an, Lurraren Berotzearen Aurkako Ekintzaren Munduko Egunean, egin dute publiko Stop Fosilak ekimena. Stop Fosilak klima larrialdiaren testuinguruan erregai fosiletatik berriztagarrietara trantsizioa bultzatu nahi duen ingurumen elkartea da eta taldea aurkeztearekin bat, erreferentziazko zenbait pertsonek sinaturiko manifestua, Bizitzaren alde, Stop Fosilak izenburua duena ere argitara eman dute. «Trantsizio energetikoaren gaiari gure ekarpena egin nahi diogu» adierazi dute Stop Fosilak ekimeneko kideek, tartean Gorka Laurnaga elizondoarrak eta Lorea Flores lesakarrak.