Eratsungo Pelotazale elkartean auzolanean aritu dira

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 28a

Bertzeak bertze hitzordua egurra mozteko ere probestu zuten.

Bi hilabete baino gehiago pasatu dira, baina ez da inoiz beranduegi herritarrek auzolanean egindako lana aitortzeko. Irailaren 13an Eratsungo Pelotazale elkartean auzolanean aritu ziren. Bazkideei egindako deialdiari erantzunez, hogei lagunetik gora bildu ziren, eta elkarteari garbiketa ederra eman zioten, baita margotu ere.

Komuneko paretak ere konpondu zituzten, baita azulejuak paratu ere. Hitzordua egurra mozteko ere probestu zuten, eta pilatuta ederki utzi zuten. Negurako prest dira Pelotazale elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun