Inauteak 2026

Eratsundarrek larunbat honetan inauteak ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 15a

Aitor Mendiluze eta Xabat Illarregi bertsolariekin eta Andoni Mitxelena akordeoilariarekin pasatuko dute eguna. 

Erantsundarrek ere inauteak ospatzeko data jarri dute. Beti bezala, ospatzen lehenbizikotarikoak izanen dira eta larunbat honetan, ilbeltzaren 17an, egina dute hitzordua. 

Mozorroak soinean dituztela, eguerdian bazkaltzeko bilduko dira. Bertso bazkaria eginen dute eta aurten, Aitor Mendiluze eta Xabat Illarregi bertsolariak gonbidatu dituzte. Haiekin batera Andoni Mitxelena akordeoilaria ere Eratsunen izanen da. Bazkalondoan, etxez etxe eskean ibiliko dira herritarrak, bertsolariekin eta musikariarekin batera, eta arratsean berriz afaria eginen dute. Hala borobilduko dituzte inauteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun