Jose Luis Eskudero Iñarrea da aurten Errekaren eguberrietako saski erraldoiaren irabazlea

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 24a

Saria ematen Erreka Kirol Elkarteko Nerea Telletxea eta, ondoan, Aimar Eskudero aitari saldutako txartel irabazlea eskuetan duela bere anaia ttikia.

Urtero bezala Donezteko Erreka kirol elkarteak eguberrietako saski zozketatu du. Aurten Donezteben bizi den Jose Luis Eskudero Iñarrea eratsundarra izan da suertekoa eta, hara non, bere seme Aimarrek saldu zion txartel irabazlea. 

Zozketa honetatik ateratako dirua Erreka Elkarteak urteko jarduna finantzatzeko erabiltzen du.
 
Sariz betetako saski erraldoia:
  • 500 euroko erosketa bonua Doneztebarrak Merkatari eta Zerbitzu elkarteko saltokietan gastatzeko.
  • 150 euroko erosketa bonua erregaian gastatzeko.
  • Roomba Robot xurgagailua.
  • Bi pertsonendako zirkuitua eta otordua eskualdeko bainuetxean.
  • Hutsean ontziratzeko makina.
  • Ordenagailu eramangarria.
  • Telebista aparatua.
  • Lacturale produktuen lotea
  • Bi pertsonarentzako otordua inguruko jatetxe berezi batean
  • Ardoa
  • Urdaiazpikoa
  • Likoreak 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun