40 urteotan Nafarroako Gobernuaren kirolaren urrezko domina eskuratu dutenak omendu dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 12a

Azken berrogei urteotan Nafarroako Gobernuak emandako kirolaren urrezko domina jaso duten kirolariak omendu dituzte eta horietatik batzuk izan ziren larunbateko ekitaldian.

2026an berrogei urte bete dira Nafarroan kirolaren urrezko dominak ematen dituztela eta berrogei urteotako saridunak omendu nahi izan ditu Nafarroako Gobernuak, larunbatean Iruñeko Baluarten egindako ekitaldian. Baluarten berean ikusgai dagoen Kirolaren Kondairak erakusketa ezagutzera emateko ere balio izan du.

Berrogei urte hauetan kirolaren urrezko domina jaso dutenen artean eskualdeko hainbat kirolari ere badaude: Julian Retegi pilotari eratsundarra izan zen lehena 1986an (Miguel Indurain txirrindulariarekin batera), Iñaki Perurena harri altxatzaile leitzarra 1999an, Mikel Mindegia aizkolari zubietarra 2006an, Abel Barriola pilotari leitzarra 2017an, Koteto Ezkurra erremontista doneztebarra 2018an eta Aimar Olaizola pilotari goizuetarra 2021ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun