Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako lehen fase osoa Donezteben jokatuko da otsailean eta martxoan

Ttipi-Ttapa ots 19, 16:00

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte profesionaleko txapelketa - Construcciones Mariezkurrena Sari Nagusiaren aurkezpena egin dute asteazken arratsaldean. Parte hartuko duten erremontistekin batera, Arantxa Arregi Doneztebeko alkatea, Andrea Lusarreta Nafarroako Pilota Federazioko presidentea, Euskal Jai Erremonte Fundazioa E•Remonte enpresako ordezkariak, Mariezkurrena eraikuntza enpresakoak eta Elgorriaga bainuetxekoak izan ziren aurkezpen ekitaldian. 

Donamariarrek ere egin dute aurtengo inauteen seinalea
Inauteak 2026

Ttipi-Ttapa ots 10 Malerreka   Donamaria

Mahaiaren bueltan bilduz eta etxez etxe eskean ibiliz, giro ederrean ibili dira inauteetan Donamarian. Ortzirale eguerdian eman zieten hasiera, eta larunbatean borobildu zituzten.