[BIDEOA] Legasako eta Gazteluko mendietan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 25a

Hilabeteroko martxarekin segituz, otsailaren 24an ere mendira atera dira Arkupeak elkarteko mendizaleak. Eguraldi eguzkitsu erogarria lagun, ehun bat mendizale bildu ziren Donezteben eta Legasan barna, Irisoko borda eta Legarreko lezea pasatuta, Usategietako kaxkora igan ziren. Tartean gosaldu ere egin zuten. Gaztelun barna, berriz ere Doneztebera jautsi ziren eta bapo bazkaldu zuten Santamaria jatetxeko lorategian. Irudiak: Joxe Zubieta

Urteko irteeren egutegia

Hemendik aitzinera, martxoan Baztanera (Lekaroz-Arraioz-Ziga-Gartzain), apirilean Etxalarrera, maiatzean Berroetara, ekainean Hondarribira, uztailean Baztanera, abuztuan Pirinioetara, irailean Berastegira, urrian Aralarrera, azaroan Leitzara eta abenduan Malerrekara joanen dira, hilabeteko hirugarren asteartean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun