Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako finalerdietan seguru izanen dira Uterga eta Mitxeo

Lehen mailako partida irabazi zuten Xanti Uterga eta David Mitxeo doneztebarrek eta finalerdietako txartela segurtatu dute.

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte profesionaleko txapelketa - Construcciones Mariezkurrena Sari Nagusiaren final laurdenetako laugarren jardunaldia jokatu dute larunbat arratsaldean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.  Lehen mailan, Xanti Uterga eta David Mitxeo doneztebarrak 35-32 irabazi zieten Matxin III.ari eta Ioni eta doneztebarrek finalerdietarako txartela segurtatu eta finalerako zuzeneko sailkapena aunitz hurbildu dute. 

Promozio mailan, Koteto Ezkurra III.a doneztebarrak eta Markel Leatxe donamariarrak 35-26 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Xuban Ilarregi oiztarrari eta finalerako txartela lortu dute dagoeneko, jokatutako hiru partidak irabazita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun