Utergak eta Mitxeok irabazi zuten lehen mailako lehian eta Ezkurra III.ak, Leatxe donamariarrarekin, promoziokoan
Nafarroako Gobernuak sustatutako Kirolean LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunarekin bat egin zuen Erremonte Fundazioak eta ortzadarraren koloreekin besokoak jantzi zituzten erremontistek.
Bigarren jardunaldia otsailaren 28an
Labrit pilotalekuko obrak direla eta, final laurdenetako ligaxka osoa Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko da. Bigarren jardunaldia otsailaren 28an, larunbatean 18:00etan hasita jokatuko dute. Promozio mailan, Oses eta Agirrezabala, Ezkurra III.aren eta Leatxeren kontra ariko dira eta lehen mailan, Zeberio II.a eta Barricart, Matxin III.aren eta Ionen kontra.
Ondotik, martxoko lau larunbatetan jokatuko dituzte bertze lau jardunaldiak.
Finalerdiak apirilaren 3an eta finala apirilaren 10ean Labriten
Ligaxkako lehen sailkatuek, bai lehen mailan, baita promoziokoan ere, apirilaren 10ean Labriten jokatuko diren finaletarako zuzeneko txartela lortuko dute. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, finalerdietako partida jokatuko dute apirilaren 3an Iruñeko Labriten.