Matxin III.a eta Ion nagusi Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako bigarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 2a

Ion, Matxin III.a, Josu Prim epailea, Barricart eta Zeberio II.a, larunbatean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Urdinak nagusitu ziren.

Promozioko partidan, Koteto Ezkurra III.a doneztebarrak eta Markel Leatxe donamariarrak 35-34 irabazi zieten Osesi eta Arrizabalagari

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte profesionaleko txapelketa - Construcciones Mariezkurrena Sari Nagusiaren final laurdenetako bigarren jardunaldia jokatu dute otsailaren 28an, larunbatean arratsaldean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Gogoratu behar da lehen fase honetako partida guztiak Donezteben jokatzekoak direla. Lehen mailako partidan, joan den urtean txapeldun izan ziren Matxin III.ak eta Ionek 35-28 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Barricarti. Promozio mailan, berriz, Koteto Ezkurra III.a doneztebarrak eta Markel Leatxe donamariarrak txapelketako bigarren garaipena lortu zuten, Osesi eta Agirrezabalari 35-34 irabazita.

Jaialdia hasteko, Nafarroako klub arteko erremonte txapelketako senior mailako finala jokatu zuten Errekako bi bikotek. Zorion Zelaieta oiztarrak eta Unai San Miguel doneztebarrak eraman zuten txapela, Iñigo Belarra doneztebarrari eta Ioritz Zelaieta oiztarrari 35-27 irabazita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun