Inauteetako lehiaketaren sari banaketa egin dute Donezteben

Ttipi-Ttapa api 04 Malerreka   Doneztebe

Doneztebeko Udalak inauteetako mozorro lehiaketa antolatu du aurten eta hiru kategoria saritu ditu. Mozorro onenaren saria Itziar Irigoien Perurenak eta Kristina Eraso Arregik lortu dute Egutegiko neskak mozorroarekin, interpretaziorik onena Saltserak kuadrillak irabazi du igeriketa sinkronizatuan egindako interpretazioagatik eta karrozarik onena, berriz, Astilleros facho taldeak narkolantxen karrozagatik.