Inauteetako Astelehena karrozak eta mozorroak plazaratzeko eguna izaten da Lesakan. Eguraldi ederra aprobetxatuz, karroza ikusgarriak ikusteko modua izan zen. Ohi bezala, Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako haur eta gurasoek prestatutakoak izan ziren jendetsuenak eta ibilbide luzeena egin zutenak, biek ala biek, Andra Mari Zahar Etxekoei bisita egin baitzieten. Horiekin batera, herriko haur, gazte eta helduek imajinazioa ederki landu zuten. Inauteak borobiltzeko, Fraindarrak Izotzaldea inguruan dabiltza Inaute Asteartean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.