Inauteak 2025

Jendetza bildu da Arizkungo inauteetako desfilean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 5a, 10:30

Igandetik asteartera umore ederra izan dute Arizkunen eta desfilearekin borobildu zuten ospakizuna atzo.

Argazkiak: Ondikol

Etxez etxe eta auzoz auzo eskean aritu ondotik, atzo akitu zituzten inauteak arizkundarrek. Goizean, gosaldu ondotik, mozorroak desfilean atera ziren. Haritz Bidegain, Olatz Iriarte, Lorea Rekarte eta Elene Zapata izan ziren sagardantzariak, Aimar Fernandez botilleroak lagunduak, eta Baztango Xulubitarien doinuekin dantzatu zuten sagar dantza. Horien gibeletik, bat eskas izanen zelakoan, bi hartz atera ziren, Nikolas eta Nikolasa, bakoitza bere zaintzailearekin. Jendetza hurbildu zen desfilea ikustera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun