Plaxa-xarren, Etxenikiko askan, Bentan eta frontoian egonaldia egin ondotik, sil-dantza eta zartain dantzan aritu ziren bazkaltzera joan aitzinetik. Bazkalondoan, jostetak izan ziren frontoian, hiru ordu jostetan pasatu ondotik, akitzeko, beti bezala, oilar harrapaketa. Izar Maritorenak harrapatu zuen egiazko oilarra, eta saritako, txokolaztekoa eraman zuen etxerat.