Inauteak 2025

Erratzuko damen desfilearekin agurtu dituzte inauteak Baztanen

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 5a, 11:30

Igandetik asteartera ospatu dituzte inauteak Erratzun eta atzo arratsaldean damak eta mozorroak herrian barna ibili ziren

Argazkiak: Ondikol

Erratzun ere gazte kuadrilla ederra aritu zen etxeetan eskean auzotik auzorat, igandean hasi eta astearte eguerdiraino. Arratsaldean, berriz, desfilearen txanda izan zen, eta Jokin Bengoetxearen gidaritzapean, 22 dama atera ziren zanbonbak jotzen, lurra ernatzeko eta udaberriari ongietorria egiteko. Haiekin batera mota guzietako mozorroak ikusteko aukera izan zen, eta umore ederrean akitu zuten ospakizuna. 

Horrekin, baztandarrek heldu den urtera arte agurtu dituzte inauteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun