Zugarramurdiko gaztetxoak ihauteetako astelehenean.
Denbora ederrarekin eta umore alaiarekin egin zituzten ihauteak Zugarramurdiko gazteek larunbatean. Aurten aldaketa ttiki bat izan zuten eta Arleun elkartean gosaldu ordez, Mendiondoko bordan gonbidatu baitzituzten. Taldeko lauzpabortz lagun lagun falta zituzten, denbora berean ezin baita bi tokitan egon eta Japonia Zugarramurditik urrun baita… Haurrak igandean eta astelehenean etxez etxe ibili ziren.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.