Inauteak 2025

Baserrietan ibili ondotik herrian ateratzeko txanda izan dute iruritarrek

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 3a, 18:00

Arrakastatsuak izan dira inauteak aurten Iruritan; 70 bat lagun bildu ziren ortziralean eskean ibiltzeko. Larunbatean gosaltzeko gutiago baldin baziren ere, jendea agertuz joan zen eta kuadrilla polita bildu zen. Arratsaldean, guraso elkarteak antolatua, haurrak herriari buelta eman zioten eta marrazki bizidunak izan zituzten mozorrotzeko gaia. Azkenik, haur, gazte eta guraso Gizarte Bilgunean elkartu ziren dantzaldirako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun