Ortziralean, eskolako lagunek kolorez bete zituzten karrikak. Eguraldia lagun zutela emanaldi ttiki bat prestatu zuten eta eguerdian elkartean 3. zikloko ikasleek bazkari goxoa prestatu zuten gainerako ikasleendako.
Gazteak, berriz, gosaldu ondotik, etxez etxe puxkak biltzen aritu ziren. Bazkaldu ondotik, eta txokolatada akitu ondotik, berriz, goizean hasitako ibilbidearekin segitu zuten. Gauean, 40 bat lagun bildu ziren elkartean afaltzeko.
Larunbatean, elkartean gosalduz hasi zuten eguna legasarrek. Eguerdian, frontoian egin zuten hitzordua herritar talde batek prestatutako bazkariaz gozatzeko eta 133 lagun bildu ziren. Arratsaldea eta gaua alaitzeaz DJ Bako arduratu zen eta arrunt giro polita sortu zen. «Ilunabar arte eguraldia ere lagun izan genuen eta beraz, primeran ibili ginen». Hala adierazi dute Legasatik.
Asteburu honetan, berriz, Calçotada izanen dute Legasan.